XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehenago hitzegina dugu zeinen harreman estua dagoen merkaritza eta garraioen artean.

Merkatal iharduera garrantzizkorik izan dadin beharrezko da errepide eta trenbide-sare on baten jabe izatea.

Lehorreko garraio-sarea radiala da Espainian, Madrilen erdigunea duena.

Mapan ageri zaizunez, lerro radial hauek beren artean loturik daude zeharretarako lerroez.

Gaur egun sarea hobetzeko eta europar herrialde garatuenekin parekatzeko proiektu asko ari dira gauzatzen.

Hobekuntza hauen parte garrantzitsua hiriburuen artean autobide eta autopistak edo autoestradak egitea da.

Euskal Autonomi Elkartean errepide-sarea oso itxia da, nahiz eta gure erliebe akzidentetsuak zailtasun handiak sortzen dituen.

Autobide eta autopista-tarteune ugari ditugu eta hiru hiriburuak elkarrekin eta Estatuko besteekin komunikaturik daude.

Trenbideari dagokionez, bide zabaleko bi linea daude, eta bide estu edo meharreko beste zenbait, kostaldeko herri ugari elkartzen dituztenak.

Espainiak baditu portu eta aireportu garrantzitsuak ere, merkatal iharduera handiarekin.

Portuen artean, Bilbokoak leku nabarmena dauka.

ARIKETAK 2. Osa ezazu koadro hau: Errepidea / Arruta / Gurutzatzen dituen hiriburuak / Linea / N-1 / Madril-Irun / radiala.

3. Egizu gauza bera autopista-sarearekin.

4. Zer alde daude errepidea, autobidea eta autopistaren artean? Begiraiozu mapari eta seinala itzazu gure Elkartean dauden autobide tarteuneak.

Zein lurralde historikok ditu kilometro gehien?.

KANTAURI ITSASOA / Autoestrata / autobidea / Errepide nazionala / Beste errepide / Trenbidea / MEDITERRANEO ITSASOA / ATLANTIAR OZEANOA

KANTABRIA / KANTAURI ITSASOA / GAZTELA ETA LEON / NAFARROA / ERRIOXA / Trenbide zabala / Trenbide estua / Autoestrata / Errepide nazionala / Eskualde errepidea / Errepide lokala.

KANTAURI ITSASOA / ATLANTIAR OZEANOA / MEDITERRANEO ITSASOA / Portua / Aireportua